Abotsanitzen azken eskaera aintzat hartu egin du brigadak

Joan den astean Ramon Iribarrenetik hondartzarako arrapalaren irisgarritasun gabezia zuzentzeko eskatu genuen Hondarribiko Udalean. Arrapalaren beheko zatia ez da hondartzaraino iristen eta, iristeko, eskailera batekin luzatu zuten azpiegitura. Hau da, irisgarri izan beharko lukeen azpiegiturari irisgarria ez den elementu bat gehitu zioten bukaeran.

Bada, udal brigadak aintzat hartu du Abotsanitz Udal Taldeak egindako eskaera. Hondarra mugituz, arrapalaren beheko aldeko hondar falta zuzendu dute brigadako langileek eta, horrela, arrapala hondartzaraino iristen da, eskaileraren beharrik gabe.

Behin-behineko soluzioa da, ez du epe luzera arazoa konponduko, baina epe motzerako balio du. Ez dakigu zeinek eman duen agindua baina estimatzen diogu hain azkar egin izana. Seguru erabiltzaileek eskertuko dutela!

Auzoka dinamika parte-hartzailean jasotako eskaeretako bat da Ramon Iribarren pasealekutik hondartzara jaisteko arrapalaren irisgarritasuna hobetzea.

Irakurri Auzoka dinamikari lotutako eskaera gehiago

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta