Irisgarri egin dezatela izan beharko lukeena

Hondarribia hiri irisgarria izatetik oso urrun dagoela erakusten duen ikurretako bat de Ramon Iribarren pasealekuko hondartzarako arrapala, mugikortasun arazoak dituztenek ur bazterrera hurbiltzeko duten sarbidea. Besteak beste, Kirol Egokituko Gipuzkoako Federazioak eta aldundiak antolatzen duten Oztoporik Gabeko Bainua ekimeneko parte hartzaileek erabiltzen dute azpiegitura hau.

Baina, argazkian ikusten duenez, azpiegitura eskailera batekin luzatu zuen baten batek neguko denboraleen ondorioz harearen maila jaitsi zenean.

Auzoka dinamikari lotuta, Ramon Iribarrenetik hondartzarainoko arrapalaren beheko zatiari soluzio irisgarria emateko eskatu du gaur Abotsanitz Udal Taldeak. Hondarribiko Udaleko Mugikortasun departamentuan erregistratu dugu eskaera.

Mugikortasun arazoak dituztenek eskailera gainditu behar izaten dute azken zatian

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta