Ikasturte amaierako ebaluaketak behar bezala prestatzeko aukera eduki dezaten, azterketa garaietan udal liburutegiaren ordutegia zabaltzea eskatu du Abotsanitz Udal Taldeak gaur.
Asko dira azterketa garaian ikasteko udal liburutegia erabiltzen duten ikasleak. Berezko giro lasaiagatik, kontsultak egiteko aukeragatik, dena delakoagatik, ikasteko eremu bikaina da liburutegia. Baina ordutegia da muga, ikasleek nahiko luketena baino goizago ixten duela.
Liburutegi askok ordutegi zabalagoa ezartzen dute garai honetan, eta Hondarribikoak ere egin izan du noizbait. Horregatik, azterketa garaian malgutasuna eskatu dugu. Azterketa garaietan, udal liburutegiak ordutegia zabaldu dezala, ikasleek aukera gehiago eduki dezaten bertan ikasteko.