Bizikletentzako aparkaleku estaliak eskatu ditu Abotsanitzek

Abotsanitz Udal Taldeak bizikletentzako aparkalekuren bat estaltzeko eskatu du gaur Hondarribiko Udalean, Hirigintza eta Mugikortasun departamentuetan hain zuzen ere. Iaz bizikletaren erabilera bultzatzeko kanpaina informatibo handia abiatu zuen Udalak. Ondo dago bizikletaren erabilera sustatzeko propaganda egitea, betiere erabilera horren aldeko neurriak hartzen badira.

Neurri horietako bat bizikletentzako aparkalekuak estaltzea izan daitekeela uste dugu, eguraldi txarra dagoenean bizikletan babestuak egon daitezen. Lehen urrats bezala, gehien erabiltzen diren guneak estaltzea proposatu dugu: autobus geltoki nagusien ondoan edota udal kiroldegi inguruan daudenetako bat (edo gehiago).

Auzoka dinamikaren barruko eskaera da. EAJk aurrekontuetan Abotsanitzen eskaera guztiak atzera bota eta gero hasi ginen herritarrengandik jasotako proposamenak erregistratzen. Gaurkoa, hamahirugarrena da.

Irakurri Auzoka-ri lotutako albisteak

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta