Minutu t’erdian, egungo egoeraren soluzioa ematen du bideoak
Etxebizitzari lotutako bideoa kaleratu berri du Abotsanitzek. Minutu eta erdian, egungo egoera azaldu eta soluziorako klabeak eskaintzen ditu ikus entzunezkoak.
Hondarribiak beste etxebizitza politika behar du. Horretan ez dago zalantzarik. Eta orain da unea norabide aldaketa adosteko, herritar guztien artean hiriaren etorkizuna zehaztuko duen plan orokor berria diseinatu behar dugunean.