Prozesu partehartzaile bat San Marko parkerako

Hori da aste honetan Hondarribiko Udalean erregistratu dugun eskaera. San Marko parkearen egoera aztertzea, eta Parte Hartze Prozesu (PHP) baten bidez erabakitzea bertan zer egin.

Parke gutxi daude Hondarribian, baina horietako bat altxor ekologikoa da, gizakientzako birika berdea, eta makina bat flora eta fauna espeziren babesleku. San Marko parkeak ingurumen balio itzela du, eta hala jarraitu beharko luke izaten.

2009 urtean Hondarribiko Udalak San Marko parkearen urbanizazio proiektua aurkeztu zuen. Egungo izaera guztiz eraldatzeko proposamena zen, eta, besteak beste, auzotarrak eta ekologistak kontra azaldu ziren. Horren eraginez, proiektua ez zen aurrera eraman. Etxea teilatutik eraiki nahi izateak horrelako ondorioak ditu-eta.

Horregatik, San Marko parkearekin zer egin erabakitzeko Parte Hartze Prozesua burutzea eskatu dugu gaur. Prozesu horretan auzotarrek zeresan handia izango lukete, baina baita askotariko adituek (biologia, ornitologia, hirigintza, paisajismoa…), edota parte hartu nahi duen orok.

Abotsanitz Auzoka dinamikan herritarrengandik jasotako proposamenetako bat da, aurrekontuen eztabaidan EAJk Abotsanitzen emendakin guztiak alboratu eta gero erregistratu dugun hamargarrena.

Auzoka dinamikari buruzko albiste guztiak irakurri
San Marko parkea
Parkeko hirigintza elementuak oso egoera txarrean daude

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta