Mendeluri buruzko proposamen bat bozkatuko dute Batzar Nagusietan, Abotsanitzek abiatutako bidea itxiz

Asteazken honetan, hilak 14, Mendeluko enbutuaren gaia eztabaidatuko dute Batzar Nagusietako osoko bilkuran. Plenoa 09:30ean hasiko da eta gai-zerrendako laugarren puntua izango da Mendelukoa. Zuzenean jarraitu nahi dutenek, esteka honen bidez izango dute aukera:

http://jggipuzkoa.seneca.tv/live?locale=eu

Iazko abenduan hasi zuen Mendeluko enbutuak Batzar Nagusietako bidea, Abotsanitz Udal Taldeko bi kide Bide Azpiegituretako teknikariekin elkartu zirenean. Bileraren ondoren, alderdi politikoei gaiaren berri eman zieten. Abotsanitzek hasitako bide horri Elkarrekin-Podemos eta EH Bildu batzarkide-taldeek eman diote jarraipena. Hala, otsailaren 18an Mendeluko auzotarren eta Balazta elkartearen ikuspegia jaso zuten Bide Azpiegituretako Batzordean. Orain, plenoan eztabaidatzeko eta bozkatzeko proposamena adostu dute. Hain zuzen ere, GI-2134 eta GI-636 azpiegiturak hobetzeko proposamena da eztabaidatu eta bozkatuko dutena.

Asko pozten gaitu Batzar Nagusietako plenoan espresuki Hondarribikoa den gai bat landu izanak. Hiriarentzako oso garrantzitsua da hori. Horregatik, Mendelu Auzo Elkartearen eta Balaztaren eskaerak aintzat hartzeko eskatzen diegu batzarkideei, Mendeluk soluzioa behar duelako. Eta Hondarribiko udal gobernuari ere luzatzen diogu eskaera bozketan eragin dezan, proposamenak gure udalbatzak onartutako gaiak (bidegorria, zarata-panelak…) jasotzen baititu.

Abotsanitzen aldarrikapena Hondarribian helmuga izan zuen EHko Itzuliko etapan

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta