Baliogabetutako HAPOri buruz oposizioaren galderei erantzun beharko die Alkateak

Datorren asteazkenean, apirilaren 15ean, ezohiko osoko bilkura egingo da Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) baliogabetzeari buruz eztabaidatzeko. Osoko bilkuraren deialdia martxoaren 24an erregistratu zuten oposizioko hiru taldeek (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu), eta Txomin Sagarzazu alkateak herritarren kezkei erantzutea du helburu. “Auzitegi Gorenak plan orokorra behin betiko baliogabetu zuenetik, Sagarzazuk ez du inolako azalpenik eman erabaki horrek hondarribiarren bizi-proiektuetan duen eraginari buruz”.

Oposizioko taldeek adostutako hainbat galdera jasotzen ditu deialdiak. Besteak beste, epaiak honako gai hauetan dituen ondorioak argitzea eskatzen zaio Alkateari: Zaldunborda, Gabarrari kaleko beilategia, Montañenea, etxebizitza publikoa, Mendelu eta Alde Zaharreko plan bereziak, 2017tik aurrera plan orokorrean oinarrituta emandako lizentziak dituzten obrak, eta abar.

Alkateak galdera horiei erantzun beharko die eta, ondoren, udal talde bakoitzak 15 minutuko txanda izango du bere balorazioa egiteko.

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta