Herritarren hainbat eskaera erregistratu ditugu azken egunotan

Azken egunotan hainbat eskaera erregistratu ditugu Hondarribiko Udalean. Herritarrengandik jasotako proposamenak dira erregistratu ditugunak.

Aurreko ostiralean, Porturako ibilbide irisgarri bat eskatu genuen. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek hainbat traba gainditu behar dituzte egunerokoan, eta traba horiek gainditzen lagunduko dien ibilbide bat sortzeko eskatu diogu Hirigintza departamentuari. Jakina, ibilbidea diseinatu aurretik, kaltetuekin horiekin elkartzeko esktu diegu udal departamentuko arduradunei.

Gaur, beste bi eskaera erregistratu ditugu. Batetik, Udal Artxiboa irekitzeko eskatu diogu Kultura departamentuari. Bere garaian Previtek enpresak koronabirusaren kontrako kontingentzia plana prestatu zuen Kultur Etxe osorako, baita bertan kokatuta dagoen Artxiborako ere. Kontingentzia plan horrek berme osoz Artxiboa herritarrei zabaltzea baimentzen du. Eta hori da eskatu duguna.

Bestetik, Arma Plazan datafonoa jartzeko eskatu diogu Kulturako udal departamentuari. Izan ere, kultur ekitaldietarako sarrerak erosi nahi duenak ezin du txartelarekin ordaindu, bakarrik dirutan. Atzerapen handia da hori, are gehiago koronabirusaren garaian. Horri lotuta, Arma Plazan kutxazain bat jartzeko eskatu dugu. Asko dira eskaera hori egin izan duten herritar nahiz bisitariak, eta ziur gaude, jartzekotan, erabilera handia izango lukeela.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta