Aste honetan urtea bete da etxeratze agindua jaso genuenetik. Gaurko egunez, martxoak 16an sinatu zen Hondarribiko Udala ixteko erabakia jasotzen zuen agindua.
Zenbat aldatu den gure bizitza! Eta zenbat aldatu garen gu! Beste herri eta eskualde batzuek Hondarribiak eta Bidasoak baino gehiago pairatu dute koronabirusaren astindua, baina gurera ere modu bortitzean iritsi da. Hemen ere izan dira hildakoak, gaixotutakoak ehunka, eta kaltetuak, milaka.
Ez da erraza izaten ari, baina asko ikasi dugu. Moldatu egin gara, murrizketetara moldatu, musukoa erabiltzera moldatu, distantzia gordetzera moldatu, eskuak aldiro garbitzera moldatu, lerroak errespetatzera moldatu… Batzuetan moldatu onbeharrez, beste batzuetan beste aukerarik izan ez dugulako.
Zailtasunak zailtasun, herritarrek aurrera egin dute. Hondarribiarrek ere pausua eman dute, Udalak egin ez duena. Inguruko herriekin konparatuz gero, Hondarribiko Udala da udal bulegoak itxita mantentzen dituen bakarra. Urtebetez dagoeneko. Herritarrek egin dute urratsa, udalak oraindik ez.