Abotsanitz Auzoka dinamikarekin lotuta Hondarribiko Udalean erregistratutako azken eskaera txakurrekin lotuta dago. Txakurren hondakinak jasotzeko zakarrontziak eskatu ditugu, poltsa-banagailuak dituzten horiek. Txakurrak paseatzea ohikoa den lekuetan jar litezke.
Era berean, zakarrontzi horiek zein gunetan jarriko liratekeen adierazteko seinaleak jartzea proposatu dugu.
Aurrerago, gai honi lotutako beste proposamen bat erregistratuko dugu, txakur-parkeren bat (edo gehiago) jartzeko eskatuz.