Alde Zaharrean nabaria da iturri falta, bisitariek nahiz hondarribiarrek pairatzen duten gabezia. Edozein herritan ohikoa da plazetan iturriak aurkitzea; iturria behar duzunean, plaza bat bilatu, eta kitto. Hondarribiko beste auzoetan ere izaten dira iturriak plazetan. Baina ez Hirigune Historikoan, nahiz eta jende gehiena bertan biltzen den: Arma Plazan, Gipuzkoa eta Apezpiku plazetan, Olerkarien plazatxoan edota Kasino Zaharrean ez dago iturririk.
Hori horrela, udal aurrekontuko Hiri Altzarien ekipamendua diru-partidatik zati bat, Arma Plazan (behintzat) iturri bat jartzeko erabiltzea eskatu dugu Hirigintzan.
Auzoka dinamikaren barruan Alde Zaharreko bileran herritarrengandik jasotako proposamenetako bat da.