Mendeluko enbutua aztertuko dute gaur Batzar Nagusietan

Gaur, otsailak 18 (osteguna), Mendeluko errepideaz hitz egingo dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Erakundearen agendan azaltzen denez, “auzoa zatitzen duen GI-2134 errepidea hobetzeko beharra azaltzeko” Bide Azpiegituretako Batzordea egingo dute eta bertan Mendeluko auzotarrek eta Balazta elkarteak parte hartuko dute. Batzar Nagusietan ordezkaritza duten taldeen galderak erantzungo dituzte.

2020ko abenduaren 11n Abotsanitz Udal Taldeak bilera egin zuen Aldundiko Bide Azpiegituretako teknikariekin. Bisita horren ondorioz, Elkarrekin Gipuzkoa taldeak gaia lantzeko agerraldia eskatu zuen, eta gaur egingo da agerraldi hori.

09:30ean hasiko da eta zuzenean ikusteko aukera izango da, honako estekan:

http://jggipuzkoa.seneca.tv/live?locale=eu

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta