Amuteko auzo-bideak hobetzeko eskatu dugu

Nekazaritza departamentuan erregistratu dugu auzotarrengandik jasotako eskaera

Auzoka dinamikaren bitartez herritarrengandik jasotako eskaerei bide emateko lanaren barruan, Amuteko auzo-bideen hobekuntza eskatu dugu gaur Hondarribiko Udalean. Hain zuzen ere, Mugikortasun, Ingurumen eta Nekazaritza departamentuan erregistratu dugu eskaera.

Behin baino gehiagotan iritsi zaigunez, amutearrak kexu dira auzoko zenbait bide ez daudelako egoera onean. Batzuetan zorua da arazoa (zuloak edo arrakalak dituelako, labainkorrra delako…), eta beste zenbaitetan segurtasun neurri edo seinalizazio falta (adibidez, kirol gunearen eta zubiaren arteko zatian).

Erregistratutako idatzian azaldu dugunez, auzotarrekin elkartzeko proposatu diogu Nekazaritza departamentuari, inork ez dakielako beraiek adina zeintzuk diren auzoko beharrak. Lehentasunak zehaztea eta departamentuko aurrekontuaren zati bat obraren bat egiteko bideratzea proposatu du Abotsanitz Udal Taldeak.

Kirol gunetik Jaitzubiranzko bidearen segurtasuna hobetzea eskatzen dute auzotarrek

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta