Argiteria publikoan hobekuntzak eskatu ditugu

Herritarrak kexu dira Arkollako eta Kasino Zaharrerako maldako argiztapen eskasagatik

Abotsanitz Auzoka dinamikaren bidez herritarrengandik jasotako proposamenen lan ildoari jarraituz, argiteria publikoari buruzko bi eskaera erregistratu ditugu aste honetan Hondarribiko Udalean. Udal aurrekontuko argiteria publikoko partida egikaritzerakoan, proposamen hauek kontuan hartzeko eskatu dugu Hirigintza departamentuan eta udal brigadan.

Batetik, Arkolla auzoko argiztapena hobetzea eskatu dugu. Horretarako, aurretik beharren azterketa bat egin beharko litzateke, auzotarren iritzia kontuan hartuta.

Bestetik, Apezpiku plazatik eta Fraxkueneko Murrutik Kasino Zaharrera jaisten den maldan ere argiztapena hobetzea eskatu dugu, Izan ere, bertako argiek lurra argitzen dute bakarrik eta, ondorioz, jaitsiera hori puntu iluna kontsidera daiteke. Maldaren alboak ere argituko lituzkeen argiztapena beharko litzateke bertan.

Hiriko puntu ilunetako bat da Kasino Zaharrerako jaitsiera

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta