Muliate I eta II-ko garajeetako irteeretan ispiluak jartzeko eskatu du Abotsanitzek

Zamalanentzako leku bat ere jartzeko eskaria erregistratu dugu

Muliateko garajeak eskaria auzoka
Garajeetako irteeren ikuspena oso eskasa da

Abotsanitz Udal Taldeak Muliate I eta Muliate II babes ofizialeko etxebizitza-multzoetako garejeetako irteeretan ispilu bana jartzeko eskaria erregistratu du gaur Hondarribiko Udalean. Udaltzaingoari egin diogu eskaria, eta bide publikoen seinalaztatzeko udal aurrekontuko 25.000 euroko diru-partidaren zati bat horretara bideratzeko proposatu dugu.

Bai Muliate I-eko bi irteerak, bai Muliate II-koa oso arriskutsuak dira, ibilgailuak lur azpitik ateratzen direlako, errepidera iristeko espaloia zeharkatu behar dutelako, eta irteeren ikuspena urria delako. Kontuan eduki behar da, gainera, bi etxebizitza multzo horietan ume asko bizi direla, eta harrapaketa arriskua handia dela.

Zamalanentzako toki bat erreserbatzeko ere eskatu dugu, idatzi bera baliatuta. Izan ere, ez da horretarako tokirik inguruan, eta Saindua kaleko kafetegian eta Kandido Saseta plazako supermerkatuan banaketa egiten duten ibilgailuek bigarren lerroan edo espaloi gainean aparkatu ohi dute, trafiko eragozpenak eta arrisku egoerak sortuz.

Ispiluak jartzea nahiz zamalanentzako tokiren bat erretserbatzea, herritarrengandik jasotako eskariak dira, Abotsanitz Auzoka dinamikaren bitartez iritsi zitzaizkigunak.

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta