Larunbatean denok… Zumardira!

Mugikorreko argiekin argazkia egingo dute Euskal Herriko 216 herri eta auzoetan

Osasun egoerak behartuta, urtearen hasierarekin Bilbon eta Baionan egin ohi den mobilizazio handia, herriz herri egingo da aurten. Egun eta ordu berdinean, urtarrilaren 9an arratsaldeko bostak eta erdietan, baina 216 herri eta auzoetan.

Hondarribian, Zumardian egingo da Sare herritarrak deituriko ekitaldia. Gainontzeko lekuetan bezala, Argiztatutako bidea ekintza burutuko da bertan. Mugikorreko argiak baliatuz argazkia osatuko dute eta sare sozialetan banatuko da, beste 200etik gora herrietako argazkiekin batera.

Sarek jakinarazi duenez, bi izango dira larunbateko mobilizazioetako aldarrikapen nagusiak: euskal presoen kontrako urruntze politikarekin behingoz amaitzea, eta etxerako bidea ahalbidetzeko behar beharrezkoa den gradu progresioa ezartzea.

Bidea gara argiztatutako bidea u9

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta