Eskailerengatik galdetu dugu plenoan

Abotsanitz Udal Taldeak eskailera mekanikoen gaia atera zuen atzo urriko plenoaren bukaeran, erregu eta galderen atalean. Igor Enparan bozeramaileak Txomin Sagarzazu alkateari, Gonzalo Carrion obra zinegotziari eta Maria Serrano Euskarako arduradunari egin zien galdera. Serranori, euskara ordenantza urratzen duen kartelagatik galdetu zitzaion. Carrioneri, azpiegituraren egoeragatik. Eta alkateari, herritarren kalterako den egoera hainbeste luzatzen utzi izanagatik. Hiruetako bakar batek ere ez zuen erantzun.

Hamar hilabetez itxita egon da eskailera mekanikoetako jaitsierako goiko zatia. Gabonetan istripua gertatu zen bertan eta itxi behar izan zuten gertatutakoa ikertzeko. Baina hamar hilabete pasa dira dagoeneko, eta ez dago inolako arrazoirik istripua eragin duen makina bat hamar hilabetez geldirik egoteko. Imajinatzen al duzue enpresa batek hori egingo balu? Orduan, zergatik onartu behar dute herritarrek mugikortasun gabezi handia eragiten dien egoera hau?

Ez alkateak, ez Serranok, ezta Carrionek ere ez zieten gure galderei erantzun. Isilik geratu ziren. Hori ikusita, Juan Mari Altuna alkateordeak hartu zuen hitza, nahiz eta gaia ez den bere ardura. Jakina, emandako erantzunak ez zuen ez hankarik ez bururik.

Enparan, galdera egin zuen momentuan

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta