Azken segunduan, baina bonoak

Bihar, asteartea, dute merkatariek eta ostalariek Eusko Jaurlaritzako bono-laguntzen kanpainari atxikitzeko azken eguna. Udal gobernuak urte erdia eman du Itxeki Hondarribia! programaren barruan bono-laguntzen kanpaina bat prestatzen baina lortu ez eta azken unean Eusko Jaurlaritzaren kanpainarekin bat egitea erabaki zuen joan den astean.

Urriaren 6an abiatu zuen Jaurlaritzak kanpaina hori, baina Hondarribiko Udalak hilaren 23an jakinarazi zuen kanpaina horrekin bat egiten zuela. Hala, bono-laguntzen kanpainarekin bat egin nahi duten establezimenduek bihar arte dute izena emateko aukera.

Udal gobernuak 300.000 euro bideratu ditu bono-laguntzetan erabiltzeko. Abotsanitzek kopuru hori 500.000 eurokoa izatea eskatu zuen irailean. Berandu izan bada ere, eta guk kopuru handiagoa nahiko genukeen arren, uste dugu herriko ekonomiari arnasa emango diotela bono-laguntzek, eta hondarribiarrei dei egiten diegu erabil ditzaten, behin martxan jartzen direnean.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta