Betirako gurekin, Nikolas

Hitza Jolas
hizkuntza aztergai
belarriak goxatu zenizkigun
irratiko uhinetan blai.
Jakinduria bidai
euskara sustrai
kultura eta herrigintza
bizitzaren osagai
zure ahotsaren indarrak
betirako darrai…

hizkuntzalari, kulturaren jagole, bertsozale, kantuzale, herrikoi, militante, lagun, kazetari, esatari, maisu, erreferente, arraunzale, naturaren gozatzaile, bizitzaren maitari, azken unera arte borrokalari

… betirako gurekin,
Nikolas Alday

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta