Hirugarrena, Portuan

Abotsanitz Auzoka dinamikaren hirugarren hitzordua aste honetan izango da. Oraingoan Portuko auzotarrekin elkartuko gara, ostegunean (hilak 22) 19:00etan Jauregui hoteleko konferentzia aretoan (ikusi kartela). Bertan, aurreko asteetan auzotarrek posta elektronikoz helarazitako gaien inguruan eztabaidatuko dugu. Izan ere, Abotsanitz Auzokaren helburua herritarren eskaera eta kezkak jasotzea da, udalean aldarrikatzeko.

Orain arteko bileretan (Puntalekoa eskola zaharrean eta Alde Zaharrekoa Kultur Etxean) osasun neurriak zaindu ditugun bezala, oraingoan aste honetan indarrean sartuko diren betebehar berriak aintzat hartuko ditugu. Hala, Jauregui hoteleko hitzaldi aretoko aforoaren %50a erabiliko da soilik.

Irakurri: Abotsanitz Auzoka, Hondarribia hobetzeko

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta