Elkarrizketa bana Antxeta Irratian eta Radio Irunen

Joan den ostiralean Ser taldeko Radio Irunen eta astearte honetan Antxetan, Abotsanitz Udal Taldeko bozeramaile Igor Enparanek elkarrizketa bana eskaini die eskualdeko bi irrati nagusiei.

Radio Irunen, Marialui Garciak elkarrizketatu zuen Enparan, Hoy por hoy Irun irratsaioan. Besteak beste, ikasturte berriko helburuak, koronabirusak eragindako pandemiaren eraginak, herriko ez-jaiak, eta Abotsanitz Auzoka dinamika izan zituzten hizpide.

Entzun Irun Irratiko elkarrizketa:

Antxetan, bestalde, Koldo Nausiak elkarrizketatu zuen Abotsanitzen bozeramailea, Goizeko Kafea irratsaioaren barruan. Abotsanitz Auzoka dinamika aitzakiatzat hartuta, Nausiak beste hainbat gairi buruz ere galdekatu zuen Enparan.

Entzun Antxeta Irratiko elkarrizketa:

Antxeta Irratia elkarrizketa
Igor Enparan, Antxeta Irratiko elkarrizketa bitartean

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta