Lesboserako laguntza eskatu dugu

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakunde gipuzkoarrak Greziako Lesbos irlan abian duen proiektuarentzako diru laguntza bat eskatu dugu gaur Hondarribiko Udalean. Irailaren 9an Greziako Lesbos irlako Moria kanpalekuak su hartu zuen, koronabirusaren hedapenaren aurrean erakundeen erantzun ezaren kontrako protesten ondorioz. Sugarrek erabat kiskali zuten kanpalekua, bertan bizi ziren milaka errefuxiatuak kale gorrian utziz.

Hiru mila pertsonentzako diseinatua egon arren, 13.000 errefuxiatu bizi ziren Morian, bizi-baldintza oso txarretan eta ia askatasunik gabe. Zaporeak 1.500 otordu eskaintzen ari zen egunero, eta sutearen ondorioz, eskaintza handitu behar izan du, emergentzia-egoerari aurre egiten saiatzeko.

Horregatik, Zaporeak-en proiektua 5.000 eurorekin laguntzeko eskatzen diogu Hondarribiko Udalari.

Datozen egunetan, Covid-19ari buruzko beste zenbait proposamen egingo ditugu Hondarribiko Udalean.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta