Ikasleentzako musukoak eskatu ditugu

Hondarribiko Udalak ikasle bakoitzeko bina musuko berrerabilgarri eros ditzala eskatu du gaur Abotsanitz Udal Taldeak. Covid-19 birusak eragindako pandemia dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak musuko edo maskararen erabilera derrigortu du ikastetxeetan, baina ikasle bakoitzarengan jarri du ardura. Hau da, ikasturte hasierak familiei eragin ohi dien kostuari, ikasturte berrian musukoena gehitu behar zaio.

Hori horrela izanik, Hondarribiko Udalak herriko ikasleen familiei lagundu diezaiela eskatu dugu gaur. Ikasle bakoitzeko berrerabiltzeko bina musuko erosi eta banatu ditzala eskatu dugu. Ez dezagun ahaztu Hondarribiko Udalak soberakin handia duela, eta soberakin horrek herritarren zergetan duela jatorria.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta