Udal gobernuak arduragabe jokatu du Montañenean

Abotsanitzek ez zuen osteguneko plenoan Montañeneako etxebizitzen proiektua onartzeko bozketan parte hartu. Eta hemendik aurrera, jarrera berdina izango du HAPOan oinarritutako proiektu guztiekin.

Epaitegiek argi utzi dute plan orokorra legez kanpokoa dela eta, sententziaren egunetik aurrera, legez kanpokoak izango dira plan horretan oinarritutako lizentziak eta sententziaren kontra doazen gainontzeko erabakiak. Udal gobernuak arduragabe jokatu du Montañeneako proiektua baimentzerakoan, epaitegiek ia ziur etxebizitza horiek legez kanpo utziko dituztelako.

Horregatik, epaitegien erabakiak iristen direnean, ez dugu onartuko herriak eta herritarrek ordaindu behar izatea erabaki horien ardura patrimonialik. Ardura horiek erabakiak hartu dituztenena izatea eskatuko dugu.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta