Parkea konpontzea baino askoz gehiago behar dute

Muliateko auzotarren eskariak bete ditzala eskatzen diogu udal gobernuari

Muliateko haur parkeko kautxuzko zorua konpontzen hasiko da aste honetan Hondarribiko Udala. Pozten gara, jakina, egoera negargarrian dagoelako eta aspaldi behar zuelako egina. Baina ez da Muliate eremuan zuzendu beharreko gauza bakarra. Horregatik, auzotarrek eginiko eskaerak aintzat hartzeko eskatzen diogu udal gobernuari, segurtasun elementu arriskutsuak zuzentzetik hasita.

Abotsanitz Udal Taldeak Muliaterako hiru eskaera egin zituen otsailean Hirigintza departamentuan. Batetik, plazako 1 sotoaren aurrean dagoen erorketa arriskua zuzentzeko. Bestetik, haur parkeko zoruaren mantenua egiteko. Eta hirugarrenik, plazako zoruko arrakalak estaltzeko.

Eskaera horiez gain, auzotarrek beste eskaera batzuk egin izan dizkiote udalari, besteak beste, garajeko irteeretan ispiluak jartzeko eta lorategietako bateko landaredi mota aldatzeko, oraingoa arratoiek habiak egiteko egokia delako.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta