Hondarribian hirukoiztu egin dira sexu indarkeria kasuak urtebetean

Emakumeen kontrako indarkeria datuak eguneratu berri ditu Segurtasun Sailak

Indarkeria matxista asko hazi zen 2019an Hondarribian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iazko datuak jakinarazi berri ditu eta Hondarribikoak oso kezkagarriak dira, bereziki sexu indarkeria jasotzen dituztenak. Ertzaintzak 2018an bi sexu indarkeria salaketa jaso bazituen, 2019an sei izan ziren salatutako erasoak, hiru aldiz gehiago.

Orotara, indarkeria matxistari lotutako 40 kasu zenbatu ziren azken urtean Hondarribian, aurreko urtean baino 11 gehiago. Bikote edo bikote ohien kasuak 22tik 32ra pasatu ziren, %45eko gorakada. Familia barrukoak gutxiago izan dira, 5etik bira jaitsi ziren. Eta, esan bezala, sexu indarkeria kasuak 2tik 6ra igo ziren.

Argi dago gure gizartearen arazo larrienetakoa dela indarkeria matxista, eta ezkutatzeak ez du laguntzen. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua iritsi dela uste dugu, berdintasun politikak ezartzeko garaia. Horregatik, oposizioko alderdi guztiena den eta Emakunderen babesa duen eskaria onartzeko eskatzen diogu EAJri. Berdintasun politikak abian jarri eta indarkeria matxistaren kontra borrokatu nahi badugu, Hondarribiak Berdintasun teknikari, departamentu eta aurrekontu propioak behar ditu, hori gabe ezingo baita inoiz iaz onartutako Berdintasun Plana burutu.

Segurtasun Sailak bildutako eta Eustatek zabaldutako datuak dira

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta