Ostiralean itzuliko dira presoen aldeko karteladak

Hondarribia Elkartasuna preso eta iheslarien aldeko herriko sostengu taldeak ostiraletako elkarretaratzeei berrekingo die aste honetan. Koronabirusaren eraginez martxoan bertan behera geratu ziren ostiraletako bilkurak, baina dagoeneko deialdiak berriro egiteko aukera dago.

Komunikabideetara bidali duten oharrean azaltzen dutenez, ohiko tokian eta ohiko orduan egingo dira elkarretaratzeak, hau da, ostiraletan 20:00etan San Pedro kalean.

Oharrean nabarmendu dutenez, koronabirusaren aurkako neurriek “gainzigorra” izan dira presoentzat, baita haien senide eta lagunentzat ere. Horregatik, dei berezia egin diete herritarrei, errepresaliatuen aldeko ekitaldietan parte har dezaten.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta