‘Herri Kanta 3.0’, abuztuan eta hiru eszenatokietan

Abotsanitz Udal Taldeak abesbatzen jaialdia udaran egitea proposatu du

Herri Kanta Jaialdia udaran antolatzeko proposamena egin du Abotsanitz Udal Taldeak aste honetan, pandemiak eragindako neurrietara egokituta. Jaialdia hiru eszenatokietan burutuko litzateke aldi berean, eta talde guztiek hiruretan abestuko lukete. Horrela, jaialdia jarraitu nahi duten guztiek izango lukete horretarako aukera.

Aurtengo Herri Kanta Jaialdia maiatzean egitea galarazi du koronabirusak, baina horrek ez du esan nahi aurten antolatu ezin denik. Abotsanitzek uste du udaran egin daitekeela eta kaleko kultur ekitaldiak burutzeko Eudelek emandako gomendioak aintzat hartzen dituen proposamen bat aurkeztu du.

Alde Zaharreko hiru lekutan egitea proposatzen dugu: Gipuzkoa plazan, Arma Plazan eta Kasino Zaharrean.. Horregatik, Herri Kanta 3.0 bezala izendatu dugu proposamena. Hiru lekuetan segurtasun neurrien araberako entzule kopurua ezarriko litzateke, aulkien artean bi metroko tartea utzita. Abesbatzek ere distantzia hori zaindu beharko dute. Gainera, osasun gomendioei buruzko seinaleak jarriko lirateke, eta ezinbestekoa izango da publikoak musukoak (maskarak) erabiltzea.

Parte hartzen duten talde guztiek hiru eszenatokietan abestuko lukete txandaka, entzule guztiek jaialdi osoaz goza dezan. Horrez gain, eszenatoki bakoitzean abeslari edo bikote batek talde eta talde artean abestuko luke. Horrela, abesbatzek lasai ibiltzeko aukera edukiko lukete.

Data, abesbatzekin adostu beharko litzateke, baina abuztua erdialdean edo bukaeran izan daiteke, entseatzeko aukera izan dezaten. Udaran izanik, arratsean egitea proposatzen dugu, giroa atsegina denean.

Eztabaidatzeko 18 proposamen
Herri Kanta 3.0 proposamena Kultura departamentuan aurkeztu dugu aste honetan, udalerriko ekonomia pizteko gainontzeko kultur proposamenekin batera eztabaidatu dezaten. Abotsanitz Udal Taldeak apirila bukaeran aurkeztu zien lehen proposamena beste udal taldeei, baina oraindik ez du Kultura departamentuarekin elkartzeko aukerarik eduki.

Halere, proposamena zehazten jarraitu dugu, osasun gomendioen arabera moldatuz, eta ekitaldi bakoitzaren aurrekontua kalkulatuz, martxan jartzea errazteko. Orotara hemezortzi proposamen dira, hainbat diziplinatan banatuta: artea, musika, dantza eta arte eszenikoak, zinea eta ondarea.

Udalerriko ekonomia pizteko kultur ekitaldiak

ZINEA

  • Itsas Etxeko matinalak

MUSIKA

  • Kontzertu lasaiak
  • Entseguak jendaurrean
  • Azoka musikatuak
  • Bermut musikalak
  • Jaialdi ibiltaria
  • Still got the blues
  • Hip hop (eta street dance) skate parkean
  • Herri-kanta 3.0
  • Txistularien diana itzultzea eta larunbatetan ere egitea

DANTZA ETA ARTE ESZENIKOAK

  • Zirko txikiak parkeetan
  • Baluarteko iluntzeak
  • Dantza plazara

ARTEA

  • Itxialdiko artelanen erakustazoka
  • Artista batek mural bat margotzea Portuan
  • Mendeluko mural parte hartzailea

ONDAREA

  • Ondarea gazteen begietatik
  • Familientzako Terrabentura edo altxorraren bila jarduera

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta