Patxi Ruiz euskal presoarekin elkartasuna

Espetxeko zuzendaritzaren mehatxuak salatzeko duela bederatzi egun gose eta egarri greba abiatu zuen Patxi Ruiz euskal presoarekin elkartasuna adierazi nahi du Abotsanitzek, eta bat egiten du bihar asteazkenerako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitutako elkarretaratzearekin. Irungo San Juan plazan egingo da 20:30ean, osasun neurriak zainduta.

Era berean, espetxealdia are eta latzagoa bilakatu duten neurri bereziak pairatzen ari diren euskal preso guztiei eta haien senide eta lagunei gure maitasuna helarazi nahi diegu.

Patxi Ruiz elkarretaratzea

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta