Kultura piztuz gero, ekonomia piztuko da

Covid-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko neurrien ondorio larrienak pairatzen ari diren sektoreetako bat kultura da. Kultura ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira, eta arloko profesionalak diru sarrerarik gabe.

Goiz da jakiteko noiz, baina egunen batean pixkanaka-pixkanaka normaltasunera bueltatuko gara, eta oihaltzarra altxatzeko ordua iritsiko da berriro ere. Hori gertatzen denean, hilabete hauetan galdutakoaren zati bat berreskuratzeko ekintzak martxan jarri beharko dira. Noski, ekintza horiek aurretik planifikatu behar dira, eta horretan gabiltza.

Abotsanitzek uste du udalerriko ekonomia pizteko kulturak sekulako garrantzia edukiko dutela. Batetik, kultur adierazpideek hondarribiarren bizitzaren leku handia hartzen dutelako, eta hilabete hauetan ekitaldi asko eta asko egin gabe geratu direlako. Eta bestetik, kultur ekitaldien programazioa beste sektore batzuen pizgarri izan daitekeelako.

Horregatik, udalerriko ekonomia pizteko laguntzei begira kultur arloko hainbat proposamen egingo ditu Abotsanitzek. Beste ideia askoren artean, herriko eragileekin adostuta ordutegi komertzialean musika ekitaldiak kalean burutzea, igandeetan Itsas Etxean zinema proiekzio ‘matinalak’ egiten hastea, edota herriko artistek konfinamendu garaian sortutako artelanen erakusketa handi bat antolatzea proposatzen dugu.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta