Abotsanitzek Donostiako AEG goi-eskolan eginiko babes-pantailak banatu ditu

Donostiako AEG Moda, Teknologia eta Komunikazio Goi Eskolan eginiko 70 babes-pantaila banatu ditu Abotsanitzek Hondarribian. San Gabriel egoitzara 40 eraman ditugu, eta etxez etxeko langileen esku beste 30 utzi ditugu, orain arte babes-pantailarik gabe ari baitziren lanean batean zein bestean.

Maskarillarekin batera, babes-ekipo (EPI) bezala balio dute AEG ikasketa-zentroan eginiko pantailek. Abotsanitzek uste du adineko pertsonekin lan egiten duten langile guztien ezinbesteko lan tresnak izan behar direla babes-ekipoak.

AEG-ko irakasle eta ikasleen egunotako zeregin bat osasun langileentzako babes-pantailak sortzea izaten ari da. Horietako batzuk Abotsanitz Herri Batzarrari eskaini zizkioten, Hondarribian banatzeko. Behar ote zituzten galdetuta, eta erantzuna baiezkoa izanik, San Gabrielen eta etxez etxeko zerbitzuan uztea erabaki genuen.

Koronabirus babes-pantailak
Guztira, 70 babes-pantaila banatu ditugu

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta