Uda Jolaserako izen ematea, astelehenetik

Astelehenean, hilak 30, irekiko dute Uda Jolas programarako aurretiazko izen-ematea, eta apirilaren 4ra arte izango da apuntatzeko aukera. Dakizuenez, 5 eta 11 urte bitarteko haurrei (2009 eta 2015 artean jaiotakoak) zuzendutako programa da. Uztailaren 1etik 30era egingo da, Bordarin.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen. Osasun krisia indarrean den bitartean BAZ bulegoa itxita egongo denez, izen ematea nahitaez Internetez egin behar da. Horregatik, zailtasunik bazenu, jarri gurekin harremanetan (posta elektronikoz edo 688 687 058 telefonora deituta), eta lagunduko dizugu.

Deskargatu eskuorria

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta