Elkarren artean dena emateko garaia da

Herritarrak etxean konfinatuta, horietako asko telelana egiten, haurrak eskolarik gabe, parkeak prezintatuta, arrantzaleak etxean, nekazariak azokarik gabe, tabernak, jatetxeak eta denda gehienak itxita, baita udala bera ere, fisikoki behintzat. Zalantza asko, galdera pila, eta kezka nagusi.

Koronabirusak erabat astindu ditu gure bizitzak, inoiz imajina ezin genukeen bezala. Batasunerako garaia da, elkarren artean lan egiteko, elkarturik dena emateko. Horregatik, Hondarribiko udal gobernuari gure prestutasuna azaldu genion atzo bozeramaileen batzordean. Edozertan laguntza behar izanez gero, Abotsanitz Udal Taldearekin kontatzeko esan diogu.

Larrialdi egoera ezarri zenetik alkateak astean bitan deitu izan ditu bozeramaileen batzordeak. Astero bi aldiz elkartzen gara. Bertan, udal gobernuak egunerokoaren berri ematen digu, eta sortzen diren egoerak aztertu, eta aurre egiten lagungarri izango diren aukerak proposatzen ditugu.

Agintaldia hasi zenetik askotan kexatu gara ez genuelako nahi bezain besteko informazioa jasotzen. Horregatik, asko baloratzen dugu asteotako udal gobernuaren gertutasuna. Eta guk ere gauza bera adierazi nahi diogu. Edozertan lagundu badezakegu, kontatu dezatela gurekin.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta