Hondarribian ere existitzen da indarkeria matxista, eta ikustarazi beharra dago

Udal gobernuak 2015etik ez du indarkeria kasuen berri eman

Abotsanitz Herri Batzarra Hondarribiko biolentzia kasuak jasotzen dituzten kartelak jartzen hasi da herrian zehar. 2018ko datuak dira, Segurtasun Sailak jaso eta Eustatek 2019ko maiatzean zabaldu zituenak (2019ko datuak oraindik ez dira ezagutzen).

Martxoaren 8a Emakumearen Eguna da, emakumearen eskubideak aldarrikatzeko eta borrokatzeko eguna. Eskubide horietako bat da genero indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea, eta horretarako ezinbestekoa deritzogu Hondarribian ere biolentzia sexista existitzen dela jakinaraztea. Udal gobernuak 2015etik datu hauek argitaratu ez dituenez, guk egitea erabaki dugu. Datu publikoak direlako, eta ezagutarazi behar direlako, indarkeria matxistari aurre egin nahi badiogu.

2018 urtean 29 indarkeria sexista kasu egon ziren Hondarribian: 22 bikote edo bikote ohi, 5 familia barrukoak, eta bi sexu indarkeria kasu. Datu larriak dira oso, lanketa irmoa eskatzen dutenak. Horregatik, Berdintasun Plana lantzen ari garen honetan, Hondarribiko Udalerako Berdintasun Teknikaria eta Berdintasun Arlo propioa aldarrikatzen ditugu, Abotsanitzek bere sorreratik eskatu duen bezala. Ezin baita honelako datuen kontra jardun, egitura sendo eta egonkorrik gabe. Oraindik garaiz gaude Berdintasun Planaren prozesuan parte hartu duten eragile gehienek bere egin duten eskaera hau dokumentuan txertatzeko.

Puntu lila Estitxu
Gizarte Zerbitzuen atarian jarri dugu lehen kartela

ASTEBURUARI BEGIRA

Abotsanitzek bat egiten du Emakumearen Asteko azken egunetan burutuko diren ekitaldiekin, eta herritarrei deia luzatzen die, bertara hurbildu edota parte har dezaten:

Hilak 7, larunbata

  • Emakumeen Pala Txapelketako finala, 11:00etan, Soroetako frontoian.
  • Raketistak lehen eta orain dokumentalaren proiekzioa, 19:30ean Itsas Etxea Auditoriumean.

Martxoak 8, igandea

  • Martxa feminista. 10:45ean Emeki elkartetik abiatuta, Irundik abiatuko den martxarekin bat egiteko.

Hilak 9, astelehena

  • Pikara magazine aldizkariaren aurkezpena, 19:00etan Zuloaga Etxean.

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta