Inauguratu dute emakume artisten erakusketa

Bihar asteartetik igandera arte bisitatu daiteke Arma Plazan

Hondarribiko Emakumearen Astearen barruan klasiko bat bilakatu da Emakume Artisten Erakusketa. Aurtengoa gaur inauguratu dute eta bihar asteartetik igandera arte bisitatu daiteke Arma Plaza kultur guneko goiko pisuan.

Emeki, Hondarribiko emakume elkarteak antolatuta, eskualdeko emakume artista profesional eta amateurrek egindako lanak biltzen ditu. Oraindik osatzen ari dira, baina denetarik dago: teknika anitzeko margoak, eskulturak, oihalak…

Igandera arte bisitatu daiteke Arma Plazaren neguko ordutegian: larunbata bitarte 10:00etatik 18:00etara, eta igandean 10:00etatik 14:00etara. Hurbildu, merezi du!

Emeki artistak
Gaur eguerdian egin dute inaugurazioa, baina bihar irekiko dute

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta