Eguraldia dela-eta, aste honetako bi azokak bertan behera geratu dira eguraldiagatik
Asteazkenean Damarri plazan egin behar zena eta gaurkoa, San Pedro kalekoa. Aste honetako bi azokak bertan behera geratu dira eguraldi txarra dela-eta. Bada garaia baserritarrek eta gune babestu bat eduki dezaten, euriak, haizeak, hotzak, edota udako beroak haien jarduna baldintzatu ez dezaten. Ia hamar urte igaro dira baserritarren azoka egiten hasi zirenetik eta hastapenetako behin-behinekotasun baldintza beretan dirau.
Abotsanitz Udal Taldeak baserritarrentzako gune babestu baterako aukera desberdinak aztertzea eskatu zuen aurrekontuen eztabaidan. Oposizioko beste bi taldeen aldeko botoa jaso zuen, EAJ-ren kontrakoa.
Borrokan jarraituko dugu baserritarrek, erosleek eta, oro har, hondarribiarrek merezi duten azoka eduki arte. Duina izatea baino askoz gehiago merezi dute, baina behintzat hori, duintasuna.