Alkateak milizianoen indusketan egotea debekatu dio gure zinegotziari

Atzoko lanak bukatu eta gero jakinarazi ziguten, gotorlekua uzterako orduan. Udal eraikina ireki eta ixteko ardura zuen pertsonak Abotsanitzen zinegotzi Aitzol Arroyo historialariari eta indusketaren kontakizunean laguntzen ari den pertsonari ohartarazi zien biharamunean ezingo zutela gotorlekura sartu, Txomin Sagarzazu alkateak hala erabaki zuelako.

Aranzadiko bi kideek eta berak ezik, beste inork ez zuen bost milizianoen gorpuen bilaketa lanak bertatik jarraitzeko aukerarik izango. Modu horretara, memoria historikoaren berreskuratzearen kontakizuna oztopatu nahi du Sagarzazuk.

Ulertezina da Hondarribiko EAJ-k memoriaren gaia ezkutatzeko duen obsesioa; hainbestekoa da, ezen bost milizianoen gorpuen bilaketa lanen berri ez baitzaie eman ez herritarrei, ezta komunikabideei ere. Udalbatzak aho batez onartuta eta diru publikoz finantzatutako lanak diren arren.

Hori larria da. Baina are larriagoa alkateak zinegotzi bati indusketa publiko batean presente egotea debekatu izana. Horregatik, gure eskubidea delako, gure zinegotzia indusketara hurbilduko da gaur ere, atzo bezala, bertan gertatzen denaren berri emateko asmoarekin.

Guadalupe gotorlekua Aranzadi
Atzo artilleriako parapetoan egin zuten bilaketa

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta