Hasi dira milizianoen bila

Goizeko hamarretan hasi da hondeamakina Guadalupeko gotorlekuan lanean. Aranzadi Zientzia Elkarteko bi kide ari dira artilleriako parapetoaren zati batean indusketa lanak egiten. Bertan ezer agertuko ez balitz, beste bi leku dituzte zehaztuta. Aurretik hainbat zundaketa eta lagin egin dituzte, baita geo-radarra pasatu ere.

Faxistek 1936ko irailaren 6an fusilatu zituzten bost milizianoen bila ari dira. Gotorlekua babesten ari ziren tropa kolpistak iritsi zirenean, eta bertan erail zituzten, gotorleku barruan. Beren gorpuak sekula ez dira agertu, eta historialari batzuek uste dute hil zituzten tokian bertan lurperatu zituztela.

Abotsanitzek indusketa lanen jarraipena egingo du Twitter kontuaren bidez. #1936Guadalupe eta #HondarribikoMemoria traolak erabiliko ditugu.

Aranzadiko bi kide ari dira lanean, hondeamakina baten laguntzaz

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta