Bihar hasiko dira Guadalupeko milizianoen hezurren bila

Aranzadik asteazkenean abiatuko ditu faxistek 1936ko irailaren 6an fusilatutako bost milizianoen aztarrenen bilaketa lanak

Iritsi da aspalditik zain ginen eguna. Aranzadi Zientzia Elkarteak Guadalupeko gotorlekuan indusketa arkeologikoa egingo du bihartik hasita, faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bila. 1936ko irailaren 6an fusilatu zituzten, Hondarribian gerra amaitzear zegoela. Gotorlekua babesten ari ziren tropa kolpistak iritsi zirenean, eta bertan erail zituzten, gotorleku barruan.

Badira urte batzuk Guadalupeko milizianoen gorpuak berreskuratzeko eskaria egin zela. Azken hilabeteetan hainbat zundaketa eta lagin egin dira, eta geo-radarra ere erabili dute. Hori eta gero, gorpuak non egon daitezkeen susmoa dute Aranzadikoek, eta indusketa abiatzear da.

Honi lotuta: Hondarribian Gerra Zibilaren kontakizuna
Guadalupeko gotorlekua
Gorpuak non egon daitezkeen susmoa dute Aranzadikoek

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta