Larunbatean Irungo kaleetan informatuko dute Zaldunbordaz

Zaldunbordari buruzko martxa informatibo “animatua” egingo dute larunbatean, hilak 15, Irunen. Goizeko 10:30ean abiatuko da Adif-en tren geltokitik, eta Urdanibia plazan bukatuko da, eguerdian. Bidean, San Migel auzoko eta Erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu eta Hondarribia Outlet Village megaproiektuari buruzko informazioa banatuko dute herritarren eta merkatarien artean.

Bidasoaldeko Lagunak eta Eguzki N2000 taldeek antolatu dute martxa, eta Zaldunborda Gelditu plataformak bat egin du ekitaldiarekin. Plataformak, gainera, deialdia luzatu die hondarribiarrei, bertan parte hartu dezaten.

Gai honi lotuta:

Zaldunborda, zortzi gakotan