Gaztetxearen defentsan!

Jaso berri duten desalojo aginduaren aurrean, Abotsanitz Udal Taldeko kideak Hondarribiko Gaztetxeari gure babesa adierazteko elkartu gara gaur arratsean. Eta gauza bera egiteko deia luzatu nahi diegu hondarribiarrei.

Egiluz jauregia garbitu eta jabearen utzikeriatik atera dutelako, eraikinari balioa eman diotelako, Alde Zaharra piztu dutelako, herriari beste kultur gune bat eskaini diotelako, gazteentzat eta auzotarrentzat udalak eskaintzen ez dituen aukerak eskaintzen hasi direlako, gazteen topaleku delako, abandonatutako eraikin bati bizitza ematea delitu ez delako… desalojoaren aurrean GAZTETXEA DEFENDATU!

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta