Muliateko hirigintza elementu arriskutsuak zuzentzeko eskatu dugu

Muliate plazan dauden hirigintza elementu arriskutsu batzuk zuzentzeko eskaera egin du Abotsanitz Udal Taldeak gaur goizean. Plazako hamar sotoetako jabe-elkartearen eskakizunak dira eta Hirigintza Udal departamentuari helarazi dizkiogu. Aurrekontuen eztabaidan emendakin partzial bezala aurkeztutakoak dira, EAJk atzera bota zituenak.

Hauek dira Muliateko plazarako eskaera urbanistikoak:

  • Muliate plazako 1 sotoaren aurrean dagoen erorketa arriskua zuzentzea. Haurrak jolasean ibiltzen diren gunea da eta 4 metroko altueratik erortzeko arriskua dago. Gune hori ixteko edo altuera handieneko gunea babesteko eskatzen dugu.
  • Haur parkeko zoruaren mantenua egotea. Kautxuzko zoruaren egoera ezin txarragoa da. Konpontzea eta mantenu lanak egitea eskatzen dugu.
  • Plazako zoruko arrakalak estaltzea. Zabalegiak dira eta erorketak eta orkatila bihurketak eragiten dituzte, besteak beste. Dagoeneko hainbat istripu egon dira.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta