Alde Zaharraren Plan Berezirako tailerra

Alde Zaharraren Plan Berezirako herritarrentzako tailerra egingo dute asteazkenean, hilak 15, 18:00etatik 19:30era Zuloaga Etxean. Duela gutxitik abian da Alde Zaharraren etorkizuneko hirigintza eredua zehazteko Plan Berezia, eta horri lotuta dago aste honetako tailerra.

Abotsanitzetik bertan parte hartzeko gonbita luzatzen diegu hondarribiar guztiei. Ezinbestekoa deritzogu herritarren parte hartzea horrelako prozesu eta erabakietan.

Tailerrera joateko interesa duenak aldez aurretik izena hemen behar du, honako galdetegia betez.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta