Montairen amarrua, agerian (3)

Gogora, Memoriaren Euskal Institutuaren eta Montai taldearen arteko harremana agerian utzi eta gero, Iker Rioja ikerketa kazetariak beste urrats bat eman du Aitor Elorzaren enpresa sarearen trama argitara emateko. Hirugarren artikuluan esaten duenez, Gogoratik jasotako 762.886 euroez gain, Eusko Jaurlaritzako zenbait erakundek gutxienez beste 56 kontratu sinatu zituzten Montai taldearekin, horietatik 61 ‘nahierara’ eskainitakoak.

Eldiario.es egunkariko kazetariak Montairi buruzko albiste sorta argitaratzen hasi baino aste batzuk lehenago, Abotsanitzek prentsaurrekoa eskaini zuen Hondarribiko udal gobernuaren kontratazio irregularrak salatzeko. Prentsaurreko hartan ABotsanitzek berri eman zuenez, Montai taldea da, hain zuzen ere, Hondarribiko gobernu jeltzalearen jokamoldearen onuradun nagusia.

Irakurri artikulua

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta