Gogoraren erakusketa ibiltariaren hamar kontratutik sei Montai taldeko enpresekin egin ziren. Horien artean, erakusketaren karpa bera, Estali La Karpari eskaini zitzaiona. Gogora institutua eratu baino lau egun lehenago sortu zuten Estali La Karpa enpresa.
Lehen hilabeteetan Estali La Karpak hainbat eskari jaso zituen erakunde publikoaren eskutik, nahiz eta oraindik langilerik ez zituen. Hala, erakusketaren karpa Asturiasko enpresa bati azpikontratatu zion Montai taldeak, hori espresuki debekatuta dagoen arren. Enpresa hori, Gogoraren hainbat konkurtsotan Estali La Karparen eta Montai Kultur Zerbitzuak enpresen ustezko konpetentzia bezala ageri da 2017 eta 2018 urteetan.
Hain zuzen ere, hiru enpresa hauek 2016 eta 2017ko Hondarribia Blues jaialdiko konkurtsoetan kointziditu zuten, antolatzailea Hondarribiko Udala zen urteetan.
Montai taldeari buruz Iker Riojak idatzitako bigarren artikuluan aipatzen diren gauzetako batzuk baino ez dira hauek.