Ibilaldi informatiboa Zaldunbordara

Bidasoaldeko Lagunak eta Eguzki N2000 taldeek Zaldunborda Gaineko megaoutletaren aurkako ibilaldi informatiboa antolatu dute iganderako, hilaren 12rako.

Bi hitzordu zehaztu dituzte. Irundik oinez joan nahi dutenak 10:15ean Katea-Landetxako Apeadero tren geltokitik abiatuko dira. Kotxez hurbiltzea nahiago dutenek, berriz, 11:30ean Bidaurreta desguazean egon behar dute. Handik hurbilduko dira Zaldunborda aldera.

Ibilaldi erraza izango dela esan dute antolatzaileek.

Animatu zaitezte!