Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazuk berriro zuritu ditu Higertokiren ez-legezkotasunak. Abendua hasieran, udal arkitektoari galdetu eta gero, Abotsanitz Udal Taldeak salatu zuen mega-outletaren sustatzailea lizentziarik gale eraikitzen hasi zela.
Hiru egunera alkateak 2171/2019 dekretua sinatu zuen. Bertan, eraikinak lizentziarik ez zuela onartzen du, baina hilabeteko epea ematen dio legeztatze baimena eskatzeko.
Berriro egin du. Bigarren aldia da Higertokik baimenik gabeko lan bat burutzen duela, Abotsanitzen salatzen duela, alkateak legea hautsi dela onartzen duela, baina legeztatzeko aukera ematen duela. Lehen aldia udaran izan zen, enpresak zuhaitzak eta landaredia moztu eta betelanak egin zituenean.
Horregatik, berriro babesa eskatzen diegu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, EAJ-ren udal gobernuak ez duelako inongo asmorik Zaldunbordan gertatzen ari dena zaintzeko.