Eta orain Abotsanitz mehatxatu du

Aurreko astean salatu genuen Montai taldeko buru Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela. “Que esta mercantil se reserva el derecho de actuar ante dicho Ayuntamiento debido al quebranto económico que le producen dichas actuaciones”, bere hitzak. Orain Abotsanitzen kontra zuzendu ditu bere mehatxuak. Egin genuen salaketan publikoki atzera egin ezean, gure kontrako neurriak hartuko dituela esan du guri, sareetara, eta komunikabideetara bidalitako oharrean.

Elorzak berak onartu duen bezala, Montai modu irregularrean ari da Hondarribiko Udalarentzat lanean, eta modu irregularrean ari da Hondarribiko Udalaren kamioi bat eta biltegi bat erabiltzen, beste enpresek egin ezin dutena.

Udalarentzat lau langile dituela esaten du, nahiz eta ez duen horretarako konkurtsorik irabazi. Abotsanitzek langileen alde egingo du beti, baina lehiakortasunaren printzipioa aintzat hartuz, erakunde publiko batek enpresa guztien arteko aukera berdintasuna bermatu behar baitu ezinbestean.

Berriro diogu, Abotsanitzek ez ditu ez Montai taldearen ez beste inoren praktika mafiosorik onartuko eta lanean jarraituko dugu Hondarribian legea errespetatua izan dadin. Egin genuen salaketan publikoki atzera egin ezean, gure kontrako neurriak hartuko dituela esan du. Egin ezazu nahi duzuna, guk legezkotasuna babesten jarraituko dugu, Hondarribiko Udalean, epaitegietan, edozein lekutan.

Montairen eta udalaren furgonetak, Madalen plazan
Montairen eta udalaren ibilgailuak, Madalen plazan

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta