Montai enpresa taldeak Hondarribian modu irregularrean ari dela aitortu du baina, bere hitzetan, Hondarribiko Udala da errudun bakarra. Radio Irungo kazetariei erantzunez egindako adierazpenak dira, atzo Abotsanitzek egindako salaketaren ondoren iritsi direnak.
Enpresa taldea udalari zuzendu zaio konkurtso publikoa esleitu dezala esanez baina, bitartean, azken urteetan nahierara eskatu zaizkion lanak bereak direla ziurtatu du, “urtetan horrela izan delako”. Baina udal kontu hartzailearen txostenek argi uzten dute enpresak ez duela inolako eskubiderik lan horiek berezkotzat jotzeko.
Alderdi jeltzaleari lotutako enpresa sareak baieztatu du Elorzak bidalitako gutuna ez dela mehatxu bat. Esaten du Hondarribiko Udalarentzat lanean ari diren enpresako lau langileen lanpostuak defendatzen ari direla soilik, nahiz eta, Radio Irunek azpimarratzen duen bezala, inoiz ez duten horretarako konkurtso publikorik irabazi.
Abotsanitz pozten da enpresa taldeak onartu duelako modu irregularrean kontratatua izan dela, eta bat dator arduraduna udal gobernua dela esaterakoan. Baina, hori horrela izanda ere, onartezina da enpresa batek Hondarribiko Udalari mehatxu egitea eta atzo esandakoa berresten du: EAJri exijitzen diogu Montai taldearekin harreman guztiak eteteko eta praktika irregularrei bukaera emateko.
Entzun irrati kortea: